Letras Web

Egin

Gozategi

10 acessos

Ohetik jeiki,
Telebista piztu,
Zer berri den entzunaz
Gozatzeko prestu,
Gezurra lasai dabil
Ta egia estu,
Notizietan toki
Handirikan ez du.

Ez naiz tontoa,
Badakit zer egin,
Eusko jakinminari
Ez diot aldegin,
Kioskora hurbildu
Ta bertan galdegin:
"egunkari bat nahi dut,
Emaidazu egin!".

Entzun kantua mendietan
Oihartzun
Adierazpen askatasunaren
Erritmo alaia
Hostoa dantzan
Zuhaitzetan dabiltza
Zein ote da
Guztiaren esanahia?

Zurikeria ahoan,
Begiak itsu
Gezurreko gizarte hontan
Aitzakia nagusi,
Sarri garratza
Gertatu ohi den arren,
Egiak ez du
Ixiltzerik merezi.

Egin, egin
Bizitzari kasu egin
Egin, egin
Egiari kasu egin

Egin da nire
Betiko laguna,
Egin irratia etxean
Entzuten duguna.
Guztiak ditut maite,
Ni naiz euskalduna:
Irrati, egunkari
Ta egin eguna

Entzun kantua mendietan
Oihartzun
Adierazpen askatasunaren
Erritmo alaia
Hostoa dantzan
Zuhaitzetan dabiltza
Zein ote da
Guztiaren esanahia?

Zurikeria ahoan,
Begiak itsu
Gezurreko gizarte hontan
Aitzakia nagusi,
Sarri garratza
Gertatu ohi den arren,
Egiak ez du
Ixiltzerik merezi.

Egin, egin
Bizitzari kasu egin
Egin, egin
Egiari kasu egin.
Egiari kasu egin

Top Letras de Gozategi

  1. Hiru izar
  2. Jaso dezagun euskara
  3. Biziki
  4. Ekuadorren Dago Quito
  5. Gazte, non hoa?
  6. Gazte Topagunea 2000 (Kanbo)
  7. Adio laguna
  8. Askatu
  9. Denborak
  10. Egin