Letras Web

Biziki

Gozategi

17 acessos

Maitasuna itsua omen delakoan
Ezagutu zintudan tamalez lehengoan
Irrifarra hortzetan samina golkoan
Zutaz liluraturik naukazu ondoan.

Utopia sinesgaitz ametsa ezina
Egi bihurtu bedi nire ahalegina
Ezin nezake topa beste bat berdina
Ehiztaria nintzake hegazti bazina.

Bertan botako nuke
Guztia leihotik
Maitia zu neria
Izateagatik
Zera esango dizut
Ez dakit zergatik
Maiteminez biziki
Atsegin zatzaizkit.

Top Letras de Gozategi

  1. Hiru izar
  2. Jaso dezagun euskara
  3. Biziki
  4. Ekuadorren Dago Quito
  5. Gazte, non hoa?
  6. Gazte Topagunea 2000 (Kanbo)
  7. Adio laguna
  8. Askatu
  9. Denborak
  10. Egin