Letras Web

Barne-barnean

URTZ

7 acessos

Gauero irudi berdina;
urruna, ikutu ezina;
egurra arotzek egina;
baretuz, neure herrimina.

Etxetik urrun, atzerrian arrotz,
lekuz kanpo, ene bihotz;
barne-barnean sentitu nahi nuke
zure bero zure hotz.

Bizi naiz hasperen batean
itzalak argitu nahiean;
banatu gintuztenetik
ez da loratu egunsentirik...

...eta itsasoko ur amaigabeek
bide oro itxi arren,
esku bakar bat luzatu besterik
ez dut behar zu laztantzeko...

...esku bakar bat luzatu besterik
ez dut behar zu laztantzeko
itsasoko ur amaigabeek
bide oro itxi arren...

Top Letras de URTZ

  1. Boulevardeko Erlojua
  2. Bart amets egin nuen
  3. Iragana hil baino lehen
  4. Bizitzarekin dantzan
  5. Aurkitu zaitzaket
  6. Gau ilun
  7. Kram
  8. Goizaldetik gaualdera
  9. Kaixo!
  10. Negua datorrenean