Letras Web

Insumisoarena

Oskorri

34 acessos

Postari zintzo horrek / zer dakar karpetan?
amodio gutunik / etzegok giretan
militarren ohar bat? / bitxia benetan
bidali duenari / eramaiok bueltan.

Natural sentitzen dut / egiten dudana
eta natural egin / sentitzen dudana.
Insumiso egin naiz / horitxe da dana
ahaztu gabe guztioi / muxu handi bana.

Nigarrez ari zara / ama maite hori
ba omen nuen beste / ankera ugari.
Nola obedituko / diot eroari
ez badizut jadanik / obeditzen zuri?

Ene kolega maite / beldurtia haiz hi
aholkuak ematen / ez hadila hasi
kartzelara noala / diostak itsusi
etor hadi bisitan / txorizo ta guzti.

Funtzionari zoli / ene kartzelero
juezen sententzia / txikien borrero
ezin nauzu hain errez / bihurtu numero
kantari esnatzen naiz / goizero goizero.

Top Letras de Oskorri

  1. Markesaren alaba
  2. Buhameak
  3. Txinkirrikitxin
  4. Axun, kla, kla
  5. Egia da
  6. Insumisoarena
  7. Aldapeko
  8. Maritxu Teilatuko
  9. Kontrapas
  10. Astoarena