Letras Web

Erribera

Herrikoiak

18 acessos

Erribera, Erribera,
zure landen zabalera
ortzi muga den hartan
mugatzen da.

Zure lur emankorretan
isurtzen diren asmoak
gogotsu hartuko al ditu
lur gozoak.

Zure gaztelu zaharrek
gorderik duten antzina
hats tristetan mintzo da
haren mina.

Horma zahar arraituetan
txoriak dira kantatzen
mendetako lo geldia
salatzen.

Nafarroa anai zaharra
kondairaren lehen sustarra
bego higan arbasoen
amets hura.

Top Letras de Herrikoiak

  1. Ilun-ikarak
  2. Egun da Santimamiña…
  3. Xoxoa
  4. Juana bixenta olabe
  5. Agure zaharra
  6. Antoni eta Anton
  7. Donostiako hiru damatxo
  8. Kalera borrokalari
  9. Ez goaz lanera
  10. Atarratzeko gazteluko kanta