Letras Web

Irudikeriak

Fermin Muguruza

4 acessos

Zerura gelditu ginen begira
Puxika bat bezala ilusioa
Gero eta urrunago, gora zihoan
Harridura nagusi gure baitan
Piramidearen itzalean
Amestu ezin baita
Errealitate latza Iku daitekenean
IRUDIKERIAK... IRATZARTU JADA!
Enki Bilalen "piztiaren ametsa"
Komikian banengo ameskeritan
Entzun nuen iratzartzeko deia
Deusezteko balizko asmakeriak
Higitzea eragozten duena
Burdinezkoa zintzilik katea
Ur-hondora egotzita AINGURA
Bertan finkaturik gelditzen dena
Beti besteei begira
Noiz altxatu aingurak?
Noiz askatu loturak,
Jitoan joan beldurrak?
Entzun nuen iratzartzeko deia
Zulo beltzan erresonantzia kutxa
Oparotasun erakusleihoa
Erabat txikitu zuen oihartzunak

Top Letras de Fermin Muguruza

  1. Nazio ibiltaria naiz
  2. Euskal Herria Jamaika Clash
  3. Azoka eguna
  4. Radical Chic
  5. Askatasun parabolikoa
  6. Big Beñat
  7. Korrika badator!
  8. Urrun
  9. Newroz
  10. Mendebaldarketa