Letras Web

Harria

Fermin Muguruza

3 acessos

Plazaren erdian harria
Zirudien mugiezina
Lurra eta ipar haizea
Lekukotzat jendea

Seme alabak eta lagunak
Maite dudan guztia
Aita, ama gogoetan
Indarra eman nahian

Saiatu eta ezin
Bat, bi, hiru, lau

Saiatu nintzen
Bai, saiatu nintzen
Herria ordezkatzen
duen harria
Jasotzen

Nahiz eta indar guztiak
Bildu eta erabili
Hauxe erantzungo dizute
Galde auzokidei

Idi pare batek ere
Mugiaraziko ez luke
Ezinezkoa zela baina
Tajuz saiatu nintzen

Gehiegizkoa
Pertsona bakar batentzat

Saiatu nintzen
Bai, saiatu nintzen
Herria ordezkatzen
duen harria
Jasotzen

Top Letras de Fermin Muguruza

  1. Nazio ibiltaria naiz
  2. Euskal Herria Jamaika Clash
  3. Azoka eguna
  4. Radical Chic
  5. Askatasun parabolikoa
  6. Big Beñat
  7. Korrika badator!
  8. Urrun
  9. Newroz
  10. Mendebaldarketa