Letras Web

Nire Huts Gorena

Zea Mays

17 acessos

Nire barnean sortu den neurrigabeko zuloa
Egarria besterik ez dena, hobi amaigabea
Oxigenoarekin konformatzen ez den antsia-ontzia
Egon ezina sortzen duena
Larritasunez betetzen, asetzen saiatzen naiz
Baina alkoholpean ere aritzen da,
Nire munstro zitala
Urraduratik nire arimaren eskean dabil
Ta ematea besterik ez dut orain

Infinitua bete nahian

Definitutako nire infinitu finituak
Hitzak aldatzen ditu eztarrian
Eta orri zurietan
Jaurtitzen ditu lapurtu dizkidan tinta lakuak
Nire huts goren pertsonalak

Top Letras de Zea Mays

  1. Besterik Ez Naiz
  2. Hilzori Ii (Itoiz)
  3. Ametsak Berriz Ere
  4. Prozac Zaporea
  5. Elektrizitatea
  6. Nire Huts Gorena
  7. Morphina
  8. Osoa
  9. Begiratzen
  10. Itsasoa