Letras Web

Dena

Zea Mays

6 acessos

Itzali ezin den su garra barne barnean dugunean
Behin dastatutako ezti gozo hori ezin burutik kendu
Galdu dira izenak, galdu dira egun luzeak
Irabazi ditugu hainbat guda

Behar duguna..

Olatuak mihizkatu eta ozeanoak edaten ito gara
Hainbat iturritik zurgatu eta asetzerik ez dugu izan
Iturburu bihurtu gara, gure urabotiletan saltzen da
Argi eta garbi utziko duguenergiaz beteriko urjauzia garela

Dena galtzen ez denean,
Dena erortzen ez denean,
Barneko su garra,
Gu geu garenean.

"gu" ez gara bakarrik lau

Negarrak egon dira, barreak eta ostikoak
Baina azkenean lortu dugu konturatzea

Dena galtzen ez denean,
Dena erortzen ez denean,
Edandako ur guztia,
Gu geu garenean, gu geu garenean,
Barneko eguzkia argia barreiatzen hasten da,
Dena erortzen ez denean,
Dena galtzen ez denean,
Gu geu gara behar duguna.

Top Letras de Zea Mays

  1. Besterik Ez Naiz
  2. Hilzori Ii (Itoiz)
  3. Ametsak Berriz Ere
  4. Prozac Zaporea
  5. Elektrizitatea
  6. Nire Huts Gorena
  7. Morphina
  8. Osoa
  9. Begiratzen
  10. Itsasoa