Letras Web

Diru espainol zikina

Fermin Muguruza

7 acessos

Bala, bala, bala, bam! bam!
Indigenen odolez zipriztindutakoa
Bala, bala, bala, bam! bam!
Bigarren konkista egiteko harrokeria
Bala, bala, bala, bam! bam!
Haragi erreari usaina dariola
Bala, bala, bala, bam! bam!
Prepotentziz ta mespretzuz irarritakoa
Hernán Cortés, Pizarro Eta Cristóbal Colombus
Ohorezko hiltzaileak paper monedan
Borreroak eta bortxatzaileak
Urraturik jarraitzen duen lurraldearentzat
Irakaspena, Valdiviarena
Lurra irentsiarazten eskubeteka
Urrea nahi duzu?
Urrea jan ezazu!
Urrez asetu! esan zioten artean
DIRU ESPAINOL ZIKINA!
Bilete euskaldunak balira bezala
Lope de Agirrerekin edo Jainkoaren kolera
Dirua beti zikina izanen bada
Nola jasan daiteke ordea horrelako iraina?

Top Letras de Fermin Muguruza

  1. Nazio ibiltaria naiz
  2. Euskal Herria Jamaika Clash
  3. Azoka eguna
  4. Radical Chic
  5. Askatasun parabolikoa
  6. Big Beñat
  7. Korrika badator!
  8. Urrun
  9. Newroz
  10. Mendebaldarketa